Serafin Basauriren omenezko bazkarirako izen-ematea
Orain dela egun batzuk iragarri genuen bezala, datorren larunbatean, hilak 20, omenaldia egingo dio Serafin Basauriri Eibarko herriak, bere bizi guztian zehar euskararen eta kulturaren alde egindako lana eskertzeko. Bazkari-omenaldian parte hartzeko izen-ematea datorren ostegunean amaituko da.
Serafin Basaurik bere bizitzako urterik gehienak euskararen alde lanean igaro ditu. Hori dela eta, Eibarko euskaltzaleek eta hainbat elkartek omenaldi txiki bat egingo diote abenduaren 20an Arrate Hotelean. Eibartar guztiak daude gonbidatuta bazkari-omenaldira.
Izena emateko azken egunak dira. Bazkarira etorri nahi duenak, 35 euro sartu behar ditu Kutxako kontu honetan (bere izena argi adieraziz): 2101 0035 16 0010181170.
Eibarko euskalgintzak Serafin Basauriri, bazkari-omenaldia.
- Eguna: abenduaren 20an, 13.00etan.
- Lekua: Arrate Hotela.
- Menua: Paletilla Iberikoa, Pikilloko piper beteak, Bakailao Orly mokadutxoak / Arrain-zopa / Lupia laban edo txahal solomilloa cabrales saltsan / San Markos tarta.
- Izena-emateko: 35 euro sartu behar dira Kutxako kontu honetan: 2101 0035 16 0010181170.
- Harremanetarako: 943 200918.
- Sustatzaileak: Arrate Kulturala, Badihardugu elkartea, EibarOrg, …eta
kitto!, Klub Deportiboa eta Mogel Ikastola.
Serafin Basauri EibarOrg elkarte honetako kide ere bada eta Eibartarrak posta-zerrendako partaide bizia. Gure elkarteak ere bat egiten du omenaldiarekin eta deialdiarekin.
Bazkari egunean denok Untzagan bilduko gara, talde-argazki bat ateratzeko (gero oroigarri moduan erabiliko duguna). Untzagan elkartuko gara, beraz, eguerdiko 13.00 puntuan. Zeozer hartu eta handik Hotel Arratera joango gara bazkaltzera.
Informazio gehiago eta Serafin Basauriren perfila Asier Sarasuaren blogean.