Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Oporrak Afariketan" udako aisialdi-programan izena emateko epea irekiko da
Dokumentu Akzioak

"Oporrak Afariketan" udako aisialdi-programan izena emateko epea irekiko da

EibarOrg 2011/05/03

Datorren astean, maiatzaren 9an hasi eta 12a arte, irekita egongo da Oporrak Afariketan eta Jolasetan egitasmoetan izena emateko epea. Izen-ematea Indianokua Gaztelekuan egin behar da 11:00-13:00 eta 16:00-18:00 bitartean.

Oporrak Afariketan egitasmoa LHko 1-6 mailetako umeei zuzendua dago. Aurten bi txanda egongo dira: lehena, ekainaren 27tik uztailaren 8ra; eta bigarrena, uztailaren 4tik 15era. Jolasetan egitasmoa, berriz, 5 urteko haurrei zuzenduta dago, eta txanda bakarra izango da, ekainaren 27an hasi eta uztailaren 8 arte, goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Egitasmo hauen helburuen artean aisialdi hezitzailea eskaintzea eta Eibarko ume eta gaztetxoei eskolaz kanpo ere euskaraz jarduteko aukera eskaintzea daude.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)