Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txantxazelaixan jarritako karpa hankaz gora bota du haizeak
Dokumentu Akzioak

Txantxazelaixan jarritako karpa hankaz gora bota du haizeak

Oier Araolaza 2008/11/28

San Andres egunerako txantxazelaixan jarrita zegoen karpa lerro luze bat hankaz gora bota eta zati eder bat Juan Gisasola kaleraino eraman du haize bolada batek. Ostiralean, gaueko 21:40ak aldera gertatu da istripua.

Haizea azpitik sartu eta gora altxatu du karpa lerro luzea. Bultzaka eta zarata handiekin karparen zati handi bat Juan Gisasola kaleraino eraman eta bertan erori da hankaz gora. Farolak, gabonetako argiak, bankuak eta erdian harrapatutako guztia apurtu ditu.

Txantxazelaiko beheko aldeko karpa izan da hankaz gora joan dena. Zati bat adinekoen egoitzaren aldean errepide gainean zintzilik geratu da eta beste zati handi bat 6-8 pegoren parean, errepidera erori da.

 

Udaltzainak, brigadako langileak eta suhiltzaileak ari dira karpa zatiak errepidetik jasotzeko lanetan. Iganderako euria iragarrita dago eta karpa lerro oso luzea da kaltetuta gertatu dena.

 Argazki batzuk:

karpak-erorita-01
karpak-erorita-02
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)