Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kalian jolasian
Dokumentu Akzioak

Kalian jolasian

Eibarko Udala 2011/05/05

Maiatzaren 27an "Kalian jolasian" egingo dugu. Eibarko Udaleko Euskara Sailak antolatuta, haurrentzat jolasak eta ekitaldiak ostiral arratsaldez Untzaga plazan.

Hizkuntzak ikasterakoan oinarri-oinarrizkoak dira hiru faktore hauek: hizkuntza erabiltzea, ezagutzea eta motibatuta egotea. Hirurak dira beharrezkoak.

Horregatik oso garrantzitsua da gure seme-alabek eskolatik kanpo dituzten aukera eta esparru guztiak aprobetxatzea (familia, komunikabideak, eskolaz kanpoko jarduerak...), eta euskara modu informalean eta naturalean erabiltzea, orduan gozatuko dute-eta hizkuntzarekin.

Maiatzaren 27an, Euskal Jaiaren barruan, iaz egin genuen bezala, “Kalian jolasian” jolas emanaldi berezia egingo dugu Untzaga plazan ikasturtean zehar landutako jolas guztiak kalera atera eta festa giro ezin ederragoan goza dezazuen ume nahiz gurasook. Bidaliko dizuegu aurrerago informazio zehatzagoa.

GOZATU ZUEN SEME-ALABEKIN EUSKARAZ AISIALDIAN.
EUREN MESEDETAN ARITUKO ZARETE.

Euskara saila.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)