Hemen zaude: Hasiera Albisteak Juan San Martinen argazki bilduma sareratuko dute
Dokumentu Akzioak

Juan San Martinen argazki bilduma sareratuko dute

EibarOrg 2009/09/29

Gipuzkoako Aldundiak, Guregipuzkoa.net webgunearen bitartez, Juan San Martin eibartarraren argazki-bilduma jarriko du sarean, Creative Commons lizentziarekin, gainera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, datozen egunotan Juan San Martin eibartar mendizale eta euskaltzainaren 7000 argazkiz osaturiko bilduma jarriko dute sarean.

Argazkiok GureGipuzkoa.net webgunean jarriko dituzte, lizentzia librearekin eta denontzat eskuragarri. Lehendik ere badira beste bi bilduma handi webgune berean: Indalecio Ojanguren eibartarrarena eta Sigfrido Koch argazkilariarena. Horiez gainera, beste bi erakunde handiren argazki-sortak sareratzen ere hasiko dira laster: Kutxarena eta Aranzadirena.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Juan San Martinen argazki bilduma sareratuko dute

Gregorio Ortuoste, Juan San Martin eta Indalecio Ojanguren