Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibartar talde batek egindako Lip Dub bideoklipa
Dokumentu Akzioak

Eibartar talde batek egindako Lip Dub bideoklipa

Josu Mendicute 2010/02/01

Citroen auto ekoizleak antolatutako lehiaketa batean eibartar talde bat dago finalista (6 finalista daude guztira). Youtube erabiltzaileen botuak lortzen badituzte, itsas-bidaia ordainduko diete partehartzaile guztiei.

Pasa den larunbatean 60 gaztek, gehienak eibartarrak, Lip Dub bat grabatu zuten Donostian. Sustatu albistegiak eman zuen honen berri ostiralean:

Lip dub bat ikus-entzunezko mota bat da: kantu ezagun bat entzuten den bitartean, kamara batek sekuentzia bakarrean ibilbide bat egiten du, eta bidean jendearekin topo egiten du abesten, dantza egiten, eta abar.

Donostian eibartarrek grabatutakoa sareratu dute lehiaketaren antolatzaileek.

 

Lehiaketa irabazteko Youtube erabiltzaileen botuak behar dituzte. Horretarako, jo bideora eta eman hor bertan botua. Bozkatu ahal izateko beharrezkoa da Youtube erabiltzailea izatea. Erabiltzaile berriak sortzea erraza eta azkarra da Youtuben.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Eibartar talde batek egindako Lip Dub bideoklipa

Bideoaren une bat

Erlazionatutako elementuak