Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibarren grabazio estudio berria sortu da
Dokumentu Akzioak

Eibarren grabazio estudio berria sortu da

EibarOrg 2008/04/24

Aritz Arrieta gazteak grabazio estudioa sortu du. Legarreko lokaletako estudio publikoaren eskaintza osatzeko jaio da.


Orain arte Legarreko musika lokaletan zegoen Eibarko grabazio estudio bakarra. Publikoa da. Orain, San Agustin kalean Aritz Arrieta gazteak grabazio estudio ireki du, herriko eta inguruko talde eta interesatuei grabazioak egiteko aukera emanez.

Aritz Arrietak ikusentzunezko komunikazioa ikasi du EHUn, eta Punto y Aparte diskotekan jardun du lanean.
Proiektu hau Debegesak Inemeko I+E programa barruan bultzatutako ekimenaren laguntzaz sortu du.

Hauxe da Eibarren sortu den lehenengo estudioa. Orain arte, Eibartik hurren Berrizko Lorentzo Records izan dugu. Hala ere, azkenaldian asko ugaritu dira grabazio estudio txiki eta partikularrak, gero eta errazagoa delako azpiegitura teknikoa lortu eta martxan jartzea.

 

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.