Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibar kantu kantari, euskararen egunean
Dokumentu Akzioak

Eibar kantu kantari, euskararen egunean

EibarOrg 2010/12/01

Datorren barikuan, hilak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, Eibarko herriak kantu kantari jardungo du egun osoan zehar. Betiko euskal kantak izango dira parte hartu nahi duten guztien ahoetan. Eibarko ...eta kitto! Elkarteak eta Udaleko Euskara Sailak antolatuta.

Goizez eta bazkal ostean ikastetxeek jardungo dute Untzagan.

  • 11.30-14.00 bitartean DBH, Lanbide Heziketa eta Batxilergokoak.
  • 14.45-16.30 bitartean Lehen Hezkuntzakoak eta Haur Hezkuntzakoak.

Ilunzean, 18.30etatik aurrera, kalejira izango da eta herritar guztiok izango duzue bertan parte hartzeko aukera. Eibarko elkarte eta talde guztiak gonbidatu dituzte kalejirara eta EibarOrg elkartea ere hantxe izango da.

Herriko musikari eta abeslariak ere bertan izango dira: Juan Bautista Gisasola Musika Eskola, Sostoa, Gorutz, Kaleetan Kantuz, Txistulariak, Banda eta Ustekabe fanfarrea.

Kalejira amaituta, txorizoa eta ardoa banatuko dira Untzagan.

Kalejiraren ibilbidea: Untzaga - Buenos Aires taberna - Deportiboa - Untzaga.

Eibarko elkarte bakoitzak abesti bat aurkeztuko du. EibarOrg elkarteari azkenaurrekoa egokitu zaio, Untzagan bertan, "Ikusi mendizaleak".

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)