Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asteburu honetatik aurrera pelikulak Coliseoan
Dokumentu Akzioak

Asteburu honetatik aurrera pelikulak Coliseoan

EibarOrg 2009/09/25

Egoibarra udal batzordearen webgunean irakurri berri dugunez, asteburu honetan bertan hasiko dira pelikula emanaldi komertzialak Coliseoko hiru aretoetan. Lehenengo asteburu honetako tituluak: Arráncame la Vida, Pagafantas eta Los Sustitutos.

Asteburu honetan, zapatuan, irailak 26, Coliseoko hiru aretoek ateak zabalduko dituzte pelikulak botatzeko. Hauexek izango dira asteburu honetako pelikulak: Arráncame la Vida (1. aretoan, handia), Pagafantas (2. aretoa, txikia) eta Los Sustitutos (3. aretoa, txikia). 19:30ean eta 22:30ean eskainiko dira saioak. Sarrerak, oraingoz, leihatilan erosi behar dira (5 euro; astelehenetan 4 euro).

Coliseoko emanaldiak ostiral, zapatu, domeka eta astelehenetan izango dira baldin eta beste ikuskizunen bat edo ekitaldiren bat ez badago. Beraz, hemendik aurrera, Eibarren 3 pelikula izango ditugu asteburuetan.

Herria irekiz

ramon — 2009/09/28 13:11
Honelako ekintzak bai balezkoak dira behekaldeko komertzio eta "herri bizitza" mugitzeko. Alde hontatik notizia ona da, naiz eta aurrez beste txar baten ondorioa izan Untzagako zinema istea alegia. Ia oraingo honetan sorte hobea duen.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Asteburu honetatik aurrera pelikulak Coliseoan

Arrancame la vida, kartela