Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asteburu honetan Amañako jaixak
Dokumentu Akzioak

Asteburu honetan Amañako jaixak

EibarOrg 2010/07/02

Asteburu honetan hasiko dira Amañako jaixak, Eibarko auzuetan barrena eitten diran jaixen artian ezagun eta haundixenak. Aurten be ekitaldi-sorta borobila antolatu dau Amañako Jai Batzordiak: musikia, jolasak, bertso-afarixa, paellada erraldoia... Jaixak gaur bertan hasiko dira, barixakuan, umiendako jolasekin eta Soziedad Alkoholika taldian kontzertuakin (Norman eta Piperrak taldiekin batera).

uztailak 2, ostirala

• 19.00. Jaietako txupinazoa, Miguel de los Toyos Eibarko alkatearen eskutik.
• 19.00. Kalejira, Tolosako Oria txarangarekin.
• 19.45. Jokoak eta ikuskizuna, Gorriti eta bere abereekin: ponyak, astoak, basurdeak, bigantxak, txerrikumeak...
• 21.00. Entzierro txikia.
• 23.45. Musika kontzertu potentea, Norman, Sociedad Alkoholika eta Piperrak taldeekin.

uztailak 3, larunbata

• 12.30. 350 bat lagunendako paella erraldoiaren prestaketa, Amañako plazan.
• 14.15. Herri bazkaria. Menua: paella, ura, ardoa, freskagarriak eta postrea.
• 16.30. Jone Uria eta Miren Gisasola trikitilarien emanaldia, Amañako plazan.
• 17.15. Umeendako jokoak, Gorriti eta bere abereekin.
• 19.15. Herri kirolak. Harrijasotzaileak: Iñaki Perurena eta honen seme Iñaxioren erakustaldia. Aizkolariak: Fausto Mugertza, altueran egindako mozketan. Angel Arrospide eta Fausto Mugertzaren arteko desafioa: 70
zm.ko enbor bi moztuko dituzte, bat horizontalean eta bestea zutik. Txingak eramatea: Juanjo Agirregabiriaren erakustaldia.
• 21.00. Entzierro txikia.
• 23.15/00.30. Helduen danborrada, Elgoibarko Mauxitxa txarangarekin.
• 00.00. Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanarekin.
• 00.15. Danborradak jarraituko du Amañako plazan. Omenaldia Su Ta Gar taldeari 20 urteko ibilaldia egin dutelako euskerazko musikaren alde lanean eta Euskal Herria bihotzean eramanez.
• 00.45. Berbena, Zaragozako Oasis orkestarekin, ikuskizun paregabean.

uztailak 4, igandea

• 11.00. Meza, Amañako parrokian.
• 12.00. Salda eta txorizoa bildutako guztientzat, Amañako plazan.
• 12.30. Umeen danborrada, dorreetatik Amañako plazaraino, Tolosako Oria txarangak lagunduta. Amaieran, ogitartekoak eta freskagarriak izango dira parte-hartzaile guztientzat.
• 13.30. Lorontzi lehiaketa, sari askorekin, Amañako plazan.
• 16.45. Umeendako jokoak, sorpresa eta opari mordoarekin.
• 18.00. Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoen emanaldia, Amañako plazan.
• 19.15. Umeendako txokolate-jana, gailetekin.
• 19.15. Kale-antzerkia, Zangunago antzerki taldearekin. Ikuskizuna: “La Mecánica de la Naranja”, barre asko eragingo duena.
• 20.15. Nafarroako jotak, Alma Navarra taldearekin.
• 22.00. Jai-amaiera, txapligu jaurtiketarekin.

uztailak 9, ostirala

• 21.30. Bertso-afaria, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariekin. Caserio jatetxean. Ticket-ak bertan salduko dira.

uztailak 11, igandea

• 11.00. Auzoan hildakoen eta eibartar guztien aldeko meza, Goruntz abesbatzarekin, Amañako parrokian.
• 13.30. Autobusen irteera Krabelin jatetxera, han egingo den Amañako jubilatuen bazkarirako.
• 14.00. Jubilatuendako bazkaria, Amañako sozietateen (SCR La Perla, SCR Amaña eta SCR Urko-Azpi) eta Amañako Euskadiko Kutxaren laguntzarekin. Krabelin jatetxean. Omenaldia egingo zaio orain dela gutxi hil den Miguel Angel Basurko Amañako parrokoari.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)