Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asier Cuevas Espainiako txapeldun 100 km.ko lasterketan
Dokumentu Akzioak

Asier Cuevas Espainiako txapeldun 100 km.ko lasterketan

EibarOrg 2011/09/26

Asier Cuevas eibartarra Espainiako txapeldun da atzoz geroztik, Bezanan (Cantabria) egindako lasterketa irabazi ondoren. Distantzia horretan egin duen lehenengo lasterketa izan arren, mundu mailako urteko 2. markarik onena egin du.

Goierri Garaia taldearekin korritzen duen Asier Cuevas eibartarrak Espainiako 100 Km-ko txapelketa irabazi du. Cuevasek esperientzia handia du maratoietan, baina hauxe zen bere lehenengo saiakera ultrafondoko lasterketa batean. Hala izanda ere, aise irabazi du txapelketa, bigarrenari 38 minutuko aldea aterata eta mundu mailako bigarren markarik onena eginda (6h. 38' 56''). Badirudi Asierrek etorkizuna duela distantzia berri honetan. Zorionak!

Txapelketa Santa Cruz de Bezanan izan da, Cantabrian, tenperatura altuarekin eta 10 km-ko zirkuitu gogorrean. Emaitzak eta argazkiak Espainiako Federazioaren webgunean.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Asier Cuevas Espainiako txapeldun 100 km.ko lasterketan

Asier Cuevas (argazkia: Depoeibar.com)