Hemen zaude: Hasiera Albisteak Telezaborra Eibarko blog komunitatera bildu da
Dokumentu Akzioak

Telezaborra Eibarko blog komunitatera bildu da

Arrateko_Ama 2005/10/04

Eibar.org-eko blog komunitateak blogista berri bat dauka: Telezaborra

Telezaborra beste toki batean egon da blogarekin orain arte, http://blogs.ya.com/telezaborra . Ya.com / Deutsche Telekom enpresaren atzaparretatik berreskuratu ditugu artxibo zaharrak, eta orain hemen, Eibarko komunitatean daude, diseinu berrituarekin.

Telezaborra

Blog anonimoa da Telezaborra. Eibar.org-ek badu bloga irekitzeko orduan halako kontseilu editorial bat, eta jaso zuenean eskaria blog anonimo hau ona ekartzeko, gauzatxo batzuk baloratu zituen:

  • Telezaborrak anonimo izaten jarraituko du. Telezaborraren funtsetako bat hori dela uste dugu, baina Kontseiluak baloratu du tipo jatorra ematen duela, zerrendakide aspaldikoa dela, eta Telezaborra bere horretan dela interesgarria.

Izan ere, lagunok, Telezaborra Eibartarrak zerrendako aspaldiko partaide bat da. Baina, klaro, ez dugu esango nor den.

Eztabaida ere piztu da Eibartarrak zerrendan, portzierto, blog honen dohain literarioen gainean.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)