Hemen zaude: Hasiera Albisteak Foru Aldundia bilatu Googlen, eta blogari euskaldunen protesta azalduko zaizu
Dokumentu Akzioak

Foru Aldundia bilatu Googlen, eta blogari euskaldunen protesta azalduko zaizu

Arrateko_Ama 2005/06/01

Gipuzkoako blogosfera non dagoen ez zekien Gipuzkoako Foru Aldundiak... Googlek bai ordea, eta blogista euskaldunek hemendik eta Goiena.net-etik egindako protestak izan du eragina. Google-ren bidez jakingo ahal dute Diputazioaren Jauregian!

Googlen Diputacion Foral de Gipuzkoa bilatuta, Luistxoren eta Joxe Aranzabalen blogetako protestak ageri dira lehen bost emaitzen artean. Euskarazko izena bilatuta, Gipuzkoako Foru Aldundia, antzekoa, Faroan azaldutakoarekin kasu honetan.

Gauza bertsua gertatzen da Diputacion Gipuzkoa bilatuz, kasu honetan, gure blogari batek egindako ekimenez, Googlen blog euskaldunen indarra erakusteko asmo zehatzarekin. egina. Kasu honetan, Googlebombing deritzon teknika erabili da, baina aurreko bi bilaketetan, instituzioaren izen ofizialarenean ez da halakorik: Googleren garrantzia algoritmoak erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiaz Interneten esan izan direnen artean, horietxek direla errelebanteenak: geure protesta.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)