Hemen zaude: Hasiera Albisteak 10.000 artikulutako muga gainditu da EibarOrg-ko blogetan
Dokumentu Akzioak

10.000 artikulutako muga gainditu da EibarOrg-ko blogetan

EibarOrg 2011/09/05

Eibar.org webgune eta komunitate honetako blog komunitateak zenbaki borobila gainditu du azken egunotan: sortu zenetik 10.000 artikulu idatzi dituzte gure blogariek. Zorionak guztiei!

Eibar.org elkarteak orain dela 7 urte inauguratu zuen bere blog komunitatea. Horixe izan zen Euskal Herrian sortu zen lehenengo blog-komunitatea eta oraindik ere indartsu jarraitzen du. Izan ere, orain egun gutxi 10.000. artikulua argitaratu dugu blog-komunitatean (eskerrik asko, Imanol, abixua pasatzearren).

Kontuak ondo egin baditugu, Leire Narbaizaren post honen bitartez (Ilargiko gure nebatxoa) heldu ginen zenbaki borobil-borobil horretara. 

Une honetan 30 blog inguru daude "bizirik" komunitatean. Zorionak guztiei, orain blogeatzen dutenei, zein aurreko urteetan ere idazle izan ditugunei.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

10.000 artikulutako muga gainditu da EibarOrg-ko blogetan

Blog-komunitatea martxan jartzeko emandako ikastaroa, 2004ko uztailean.