Hemen zaude: Hasiera Agenda Wilt, panpina puzgarrien hilketa
Dokumentu Akzioak

Wilt, panpina puzgarrien hilketa

Zer
Antzerkia
Noiz
2012/01/20 20:30 2012/01/20 20:35
2012/01/20 20:30 - 20:35
Non
Coliseo Antzokia

Ados Teatroa konpainiaren eskutik, antzerkia Coliseoan.

Henry Wilt, batez ere, itxaropena galdutako gizona da. Arte eta Lanbide Eskola batean dihardu Literatura
irakasle, batere interesik ez duten igeltsero, iturgin edo arkgiketari-gaiekin. Emaztearekin ere ez da zoriontsu.
Aspaldi ez du Eva jasaten, emazte heldugabe eta txepela. Baina Wiltek ihesbidea du: egunero, txakurra paseatu bitartean, emaztea hiltzeko eta gorpua desagerrarazteko modu anitz asmatzeari ematen dio.

Denbora-pasa “inuzente” hori gorabehera, ez dirudi bere bizitzan ezer aldatuko denik, harik eta emazteak bikote iparamerikar bat ezagutu eta horiek Wiltarrrak jai batera gonbidatu arte. Bertan gorabehera batzuk gertatuko dira, panpina puzgarri baten agerpena tartean, zeinekin Wilt ustekabean harrapatuko duten.

Wilt, lotsatuta, etxera heltzean, emazte suminduaren ohar bat aurkituko du, bidaian doala adierazten diona. Eta horrekin batera pakete bat aurkituko du, zeinetan … panpina dagoen. Komuneko papera bukatu denez, oharra erabiltzen du garbitzeko eta gero, komun-zulotik botako du. Jarraian, egun batzuetan etxean bakarrik egongo  denez, emaztea hiltzeko plana abian jartzea erabakiko du.

« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031