Hemen zaude: Hasiera Agenda Manuel Lopezen omenezko xake txapelketa
Dokumentu Akzioak

Manuel Lopezen omenezko xake txapelketa

Zer
Kirola
Noiz
2011/11/27 10:30 2011/11/27 18:30
2011/11/27 10:30 - 18:30
Non
Udaletxeko patioa
Harremanetarako Izena
Mikel Larreategi
Harremanetarako e-posta

Txapelketa "Fischerren Ausazko Sistema" erabiliz jokatuko da partidak. Sistema hau Robert "Bobby" Fischer maisu handi estatubatuarrak asmatu zuen (Sobiet Batasuneko xakelariei Munduko Txapelketan irabazi zien lehenengo estatu-batuarra), xakearen inguruan zegoen jakintza guztia gehiegizkoa zela eta, xakea bere iturburuetara, hau da, jokalariek sortutako artea izatera buelta zedin. Horretarako jokalari bakoitzaren lehenengo errenkadako piezen ordena ausaz erabakitzen da zozketa baten bidez, eta piezak ez dira egoten ohi bezala kokatuta. Horrela 960 posizio posible daude partida hasteko. Lehenengo aldia da Euskal Herrian horrelako taldekako txapelketa bat antolatzen dela, eta gutxi dira Fischerrek asmatutako modalitate honetan jokatu izan diren txapelketak. Txapelketara Euskal Herri osoko taldeak etorriko dira, eta jada 14 taldek konfirmatu dute beren partehartzea.

Txapelketa goizez eta arratsaldez jokatuko da bazkaltzeko etenaldia eginez.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Erlazionatutako elementuak

« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5
678910 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29