Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 25. Xake Partida azkarren txapelketa
- Zer
- Kirola
- Noiz
-
2009/06/27 16:00 2009/06/27 20:002009/06/27 16:00 - 20:00
- Non
- Untzaga Plaza
- Harremanetarako Izena
- Mikel Larreategi
- Harremanetarako e-posta
- larreategi@eibar.org
- Harremanetarako Telefonoa
- 680228878
Aurten 25. edizioa du Eibarko Hiria partida azkarren xake txapelketak. Euskal Herriko jokalari onenak bertaratuko dira.
Eibarko Klub Deportiboko Xake Joko Batzordeak 25. aldiz antolatuko du Eibarko Hiria Partida Azkarren Txapelketa ekainaren 27an Untzaga Plazan. Guztira 4 jokalariz osatutako 18 talderen partehartzea espero da bertan (guztira 72 jokalari). Azken edizioetako txapeldunak (Donostiako Gros Xake Taldea eta Errenteriako Fomento Cultural) bertan izatea espero dugu eta baita beste hainbat talde ere, Tolosa-Ibarra, Añorga, Irungo Batalla, Elgoibar, Arrasate, Abadiño, Zarautz edo Leioako Altzaga (Bizkaiko Txapeldunak).
Eibarko Klub Deportiboak ere 2 talde aurkeztuko ditu gutxienez, guztiak ere Gipuzkoako Xake Txapelketetako Gorengoen eta Bigarren mailetako txapelak lortu dituzten jokalariez osatuta.
Untzagan jokatuko diren partidetan jokalari bakoitzak 5 minutu izaten ditu partida jokatzeko, horrela xakean joka daitekeen modalitate azkar eta ikusgarriena delarik.
