Hemen zaude: Hasiera Agenda Fernando Beorlegi Begiristain: erakusketa
Dokumentu Akzioak

Fernando Beorlegi Begiristain: erakusketa

Zer
Erakusketa
Noiz
2010/09/17 13:45 2010/10/12 20:00
2010/09/17 - 2010/10/12
Non
Portalea

Irailaren 17tik urriaren 12ra bitartean Fernando Beorlegiren lanen erakusketa Portalean: "Gogoaren pintzelkada garratzak".

Beorleguik gaztetatik izan zuen margolari izateko grina, eta urteek aurrera egin ahala, ugariak izan dira bere ibilbide profesionalaren baitan eman diren aldaketak. Hortaz, etengabeko eboluzio horren harira, ezinezkoa da bere obrak korronte batekin zuzenean lotzea. Artistak ez zuen ulertzen margolari batek zer dela eta izan behar zuen leiala ideia, korronte edo mugimendu bati.

Zorrotza eta disziplinatua zen bere lanean Fernando Beorlegui, eta teknikoki margolari klasikoen lanetara hurbildu zen. Egiten zuen horretan sinesten zuen, eta dena ematen zuen obra bakoitzaren lanketan. Gainera, bere margo propioa egituratzen zuen, horrela margolanek iraunkortasun gehiago eta kalitate handiagoa erdiesten baitzuten. Bere lan egiteko moduak berezi egin zuen artistaren obra, eta eragin izugarria izan zuen euskal margogintzaren munduan.

Ahaztezina oroituz Beorlegui euskal margolari handienetako bat izanik, ederki islatu zuen bere garaia eta gizartearekin oso kritiko izan zen. Bere semeak, Mikel Beorlegik, erakusketak tresna baliagarri bat izan nahi duela adierazi du; bere aitaren obra ikusi, berarekin ikasi, ikertu eta, nola ez, gozatzeko. Margolari entzutesuaren ibilbide osoa erakustea da erakusketaren xede nagusia, eta ezinbestean, irudi sorta batekin beteko da helburu hori. Era berean, artistaren inguruko denak biltzen dituen liburu bat ere aurkeztuko da.
Eibar, hala ere, ez da artistaren lanak ikusgai izango diren udalerri bakarra. Uda Zarautzen pasa dute Beorleguiren obrek, eta neguan Lizarran ere izango dira. Hiru herriak oso esanguratsuak izan ziren artistaren bizitzan, eta denek egin nahi diote omenaldia margolariari. Gaztaroa Lizarran pasa zuen, azken 50 urteetan Eibarren bizi izan zen eta Zarautzen denbora asko pasa zuen eta lagun ugari zituen bertan.

Herri bakoitzean erakusketa ezberdina egitea da intentzioa, tokian tokian bertako giroarekin loturiko koadroak erakutsiko dituzte. Funtsezko obra batzuk berdinak izango diren arren, Eibarren industria eta hirigunearekin lotutako artelanek osatuko dute erakusketaren mamia. Gainera, margolanez gain, zenbait eskultura eta grabatu ere egongo dira ikusgai.

Eibarkoa izango da gauzatuko den erakusketarik handiena obren kopuruari dagokionez, Beorleguiren 100 artelan inguru izango dira ikusgai Portaleko erakusketa aretoan.

« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5
678910 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29