Eibarko Klub Deportiboaren Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusia
- Zer
- Bilera
- Noiz
-
2011/03/18 19:30 2011/03/18 21:302011/03/18 19:30 - 21:30
- Non
- Eibarko Klub Deportiboa
- Harremanetarako Izena
- Mikel Larreategi
- Harremanetarako e-posta
- larreategi@eibar.org
- Harremanetarako Telefonoa
- 943201904
Urteroko Batzar Nagusia eta Estatutuak aldatzeko Batzar berezia deitu ditu Eibarko Klub Deportiboak martxoaren 18rako
Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 18an, ostirala, egingo den urteko ohiko Batzar Nagusira. Batzarra 19:30tan izango da lehenengo deialdian, 20:00tan bigarren eta azken deialdian.
Batzarraren GAI ORDENA hauxe izango da:
- Aurreko akta irakurri eta onartzea
- Presidentearen txostena
- Kontuen gora-beherak
- Bazkideen gora-beherak
- Zuzendaritza karguen berritzea
- Galdera eta eskariak
Bostgarren puntuari dagokionez, batzorde-buru postuak betetzeko nahia duten bazkideek, Zuzendaritza Batzordea horren jakinaren gainean jarri beharko lukete Batzarra baino egun batzuk lehenago, nahiz eta Batzarrean bertan ere aurkez daitezkeen. Hauek dira bete beharreko postuak:
- Mendi batzorde-burua
- Txirrindularitza batzorde-burua
- Eski batzorde-burua
- Kezka Dantza Taldearen batzorde-burua
- Argazkilaritza batzorde-burua
- Kultura batzorde-burua
Eibarren, 2011ko martxoaren 3an
Ezohiko Batzar Nagusia - Asamblea General Extraordinaria
Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 18an, ostirala, egingo den Ezohiko Batzar Nagusira. Batzarra 20:00tan izango da lehenengo deialdian, 20:45ean bigarren eta azken deialdian.
Batzarraren GAI ORDENean puntu bakarra aztertuko da:
- Eusko Jaurlaritzaren kirol elkarteei buruzko 163/2010 Dekretura egokitzeko Eibarko Klub Deportiboaren Estatutu berrien onarpena.
Estatutu berrien testua Klubeko iragarki-oholean eta klubaren webgunean lortu daiteke
Eibarren, 2011ko martxoaren 3an