Hemen zaude: Hasiera Agenda "Alabatxo" haurrentzako antzerkia Coliseoan
Dokumentu Akzioak

"Alabatxo" haurrentzako antzerkia Coliseoan

Zer
Antzerkia
Noiz
2012/02/11 17:00 2012/02/11 19:00
2012/02/11 17:00 - 19:00
Non
Coliseo Antzokia

Coliseo antzokian etxeko txikienendako antzerkia otsailaren 11an. Sarrera 5 euro.

Laida haurdun dago, laugarren ilabetea bete du haurdunaldiak. Martin senarra eta biak pozez zoratu beharrean daude, jaiotza eguna noiz iritsiko irrikaz. Ilusio ikaragarria dute eta dagoeneko hasi dira imaginatzen nolakoa izango den euren aitamatasuna. Jolasaren bidez haurra izan dutela imajinatuko dute. Kuxin larrosa bat hartu eta alaba bailitzan jokatuko dute. Zoriona erabatekoa litzateke baldin eta arazo nabarmen eta ageriko bat izango
ez balute: Eurekin, etxe berean, Laidaren aita bizi da, Tomas zaharra, gizon ozpindu eta erretxindua. Tomas beti dabil haserre, kexuka, jeloskor, umetuta askotan, bihurri, gehienetan. Martin kokoteraino dago harekin, ezin neurria hartuta, baina ezer gutxi egin dezake haren kontra, aitaginarreba izaki. Laida ere pazientzia galduta dabil aspaldion aitaren gorabeherekin.

« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031