Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

6 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Elementu mota












Sortze-data



Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Antzerkia zaborra balitz...
Oier Araolaza-(e)k eginda argitaratuta 2008/01/14 — etiketak: , , , , , , , , ,
Gaur antzerkian izan gara Izar eta biok. "Bremengo musikariak" ikusi dugu Elgoibarko Herriko Antzokian. Trenean joan gara —hori berez da emozionantea— eta lehenengoak iritsi gara txarteldegira. Ez da meritu handia izan, erantzun eskasa izan baitu deialdiak.
Non kokatuta Blogak / Dantzing
Telefonoaren doinura
Oier Araolaza-(e)k eginda argitaratuta 2010/04/23 — etiketak: , , ,
Eskuko telefonoak edozertarako balio du. Argazki kamera da, bideoa, gpsa, irratia, jokoa, ordularia, mp3a, egutegia,... eta batzutan telefonoa ere bai. Gure etxepean gazte dezente biltzen da arratsaldetan. Jeniffer, Izaro eta Ainhoa aparte jartzen dira, segapotoan musika ipini eta dantzan aritzen dira. Beyonce edo Britney Spearsen bideoak ikusten dituzte eta koreografiak imitatuz ikasi eta dantzatzen dituzte. Gure kaletik hurbil Abontza deitzen dioten etxe-ingurua dago. Eibarko eremu berde handiena dago bertan. Abontzako etxepeetan elkartzen dira Aner, Pedro Alfonso eta Yerai. Hip-hop doinuak ateratzen dira Anerren telefonotik eta break-dancean trebatzen aritzen dira.
Non kokatuta Blogak / Dantzing
Aurrezki kutxek euskal kulturaren alde egindakoa
Oier Araolaza-(e)k eginda argitaratuta 2011/04/15 — etiketak: , , ,
“Medikura noa” esan, bulegotik irten, kotxea hartu eta Bilbotik Iruñeara, dantzarien elkarteko bilerara bata. Lantokiko telefonoa eta agendarekin kultur aste osoa antolatzen bestea. Aurrezki kutxan bata, eta bankuan bestea, eta ordu erdiko telefono elkarrizketa bien artean, hurrengo astean egingo duten jaialdiko xehetasunak lotzen.
Non kokatuta Blogak / Dantzing
Handiak txikiago eta txikiak akabo
Oier Araolaza-(e)k eginda argitaratuta 2012/11/15 — etiketak: , ,
Kultura sare oso bat desuseztatzen ari da, eta ez da Madrilen eraginez, oinezko kulturgileak nekez eskuratzen baitzituen diru-laguntzak Inaem-en. Jaurlaritzaren eta Diputazioen deialdiak murriztu dira, eta batez ere, udalen kontratazioa izugarri urritua da, eta horrek, azken horrek biziarazten zuen euskal kulturgintza.
Non kokatuta Blogak / Dantzing
Krisia? Ze krisi?
Oier Araolaza-(e)k eginda argitaratuta 2013/03/05 — etiketak: , , , ,
Sektore baten argazkia da Monikak eskaintzen duena. Runde du abizena Monikak, Monika Runde. Frantzia, Kanada eta Ingalaterran balleta, dantza garaikidea, pianoa, antzerkia, argiztaketa eta kultur ekoizpena ikasi eta 10&10 dantza konpainia sortu zituen Monika Rundek. 2000. eta 2004. urteetan Espainiako eta Costa Ricako Dantza Sari Nazionalak irabazi zituen.
Non kokatuta Blogak / Dantzing
Diputazioa, gizarte politika eta kultura
Oier Araolaza-(e)k eginda argitaratuta 2012/11/20 Azken aldaketak 2012/11/20 15:16 — etiketak: , , , , , , , ,
Atzo Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa Garapeneko, Berrikuntzako eta Turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu ziren hizketan. Portaleko areto nagusian ez ginen asko batu, hogei bat lagun inguru. Iruditu zitzaidan gehienak Bilduren ingurukoak zirela, eta horiez gain Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta beste hiruzpalau norbanako.
Non kokatuta Blogak / Dantzing